UBIQARAMA. Hiri ikusezinari buruzko mapaketa digitala

UBIQARAMA. Hiri ikusezinari buruzko mapaketa digitala

Imagen_comunicacion_presentación ZaramariZawpSimettric eta Úbiqa-k Ubiqarama aurkeztuko dizuegu irailaren 27an Garabia ZAWP aretoan, Zorrotzaurren.Ubiqarama web-plataforma bidez eta mugikorreko aplikazio bidez osatutako ekosistema da. Proiektu eta eduki digitalak sortzen laguntzen du. App-a tokiak mapatzeko eta bideo-, argazki-, audio- eta testu-edukiak sortzeko dago diseinatuta. Horiek sinkronizatu egiten dira eta plataforman argitaratzen dira mosaiko-formatuan. Horiek mapetan geoposizionatzen dira eta ibilbideak sortzeko aukera ematen dute.

Ubiqarama software librea eta doakoa erabiliz garatu da. Proben fasea amaitu ostean liberatuko da. Ubiqaramarekin, edozein pertsonak edo erakundek sortu eta pertsonaliza dezake mapaketa-proiektua eta narratiba digitalak.

Aurkezpenean, Ubiqaramaren deskribapena eta mapaketa-ariketa egingo dugu edukiak sortzeko eta plataforma eta app-a probatzeko. Hiriaren ikusezintasunari, ezkutatutako hiriari, eta espazioan eta denboran narratiba desberdinekin eraikitako geografia berriei eskainita dagoen BAT 2014ren programazioaren barruan garatuko da jarduera hau.

Ordutegia: Aurkezpena: 11:00/13:30.

Bazkaria Garabian: 14:00/15:30

Mapaketa-ariketa: 15:30/19:30

Ubiqarama Simettric-ek garatutako Úbiqaren proiektua da

HEMAN IZENA HEMEN

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi