Convocatoria PLAY DAY Otxarkoaga Deialadia

Convocatoria PLAY DAY Otxarkoaga Deialadia

foto cartel

Kalea jolasleku bihurtuko duen interbentzioa edo hiri-jarduera diseinatzeko DEIALDI IREKIA duzu hau.

Martxoaren 22an, zurekin batera ospatuko dugun PLAY DAY egunean, Otxarkoagako espazio publikoan gauzatzeko moduko 5 proposamen aukeratuko ditugu. Bidali zure proposamena posta elektronikoz bat@zaramari.com helbidera, “Otxarkoagako PLAY DAYrako proposamena” gaitzat adieraziz. Martxoaren 4ko gaueko 12ak arteko epea duzu.  ….
PLAY DAY JOLASTU, ESPAZIO PUBLIKOA ERALDATZEN PARTE HARTZEKO Jolasa espazio publikoa aktibatzeko tresna da. Partaidetzan oinarritutako tresna eraldatzailea da, interakziorako eta kalearen erabilera berreskuratzeko eta denok kaleaz gozatzeko balio duena. Harremanak izateko eta elkar ezagutzeko modu dibertigarri eta lasaia da.
PLAYPLAY kultura eta arte arloko proposamena da. Jolasa sozializatzeko eta gizartearen eta kalearen eraldaketarako tresna gisa berreskuratzeko jarduera da da. Espazio publikoa aldi baterako egokitzeko eta beste modu batean gozatzeko egun bat. Kalea ibilgailuak eta pertsonak ibiltzeko tokia dela dioen oraingo ereduari erantzuteko sortutako ekimen bat da honakoa.
Kalea egun batez espazioarekin modu askean eta sormena erabiliz esperimentatzeko aukera bat da, irudimenari lekua eginez.
 Aurreko PLAY DAY nola izan zen ezagutzeko ikusi hurrengo bideoa:  http://youtu.be/VxMQiOGjJKg
http://youtu.be/kOLqWX5Duh8
Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi