Taller Tweets & Walks Lantegia

Taller Tweets & Walks Lantegia

Portada Tweets and walks 2_baja

Tweets & Walks. Tresna digitalak gune publikoaren lankidetzako kartografiarako

Tweets and Walks gailu mugikorrekin (telefonoak edo tabletak) egindako social-trip edo ibilbide sozial gisa prestatutako ikaskuntzako eta komunikazio digitaleko proiektua da. Horren helburua hiriaren zati baten ezaugarriak ezagutzea eta jakitera ematea da.Lurralde txikiago baten (auzoa) hirigintzako eta nortasuneko ezaugarriak ezagutzeko lana sakondu nahi dugu.Eraldaketan inplikatuta dagoen herritarraren ikuspegitik eta bertan bizi diren pertsonen aniztasunetik abiatuta, hiria ulertzeko saiakera da. Horrez gain, sareen bidez, hiriko auzo jakin batzuetako tokiak eta intereseko ekimenak ezagutarazteko modua da.Hiria erakusteko modua da, bidean ezagutzen duguna “kontatzen” dugun bitartean.Ezaugarriak eta identifikatutako arazo batzuk jakinarazteko narrazio-metodoak erabiltzea sareek eskaintzen dituzten erantzunak, proposamenak eta ezagutzak bilatzen saiatuta elkarrizketaren eta potentzialtasunaren bidez.Heda daitekeen P2P ezagutza trukatzeko modua da. …….

Helburuak

• Herritarren ikuspuntutik abiatuta, gure auzoetako bizitza, beharrak, erronkak eta aukerak ezagutaraztea.

• Beharrak detektatzeko eta herritarren bizitza hobetzeko hirigintzako esku-hartzeen plangintza egiteko informazioa modu osagarrian prototipatzea, diseinatzea eta proban jartzea.

• Aldaketa sozialaren,eta ekimen pertsonalak eta sareko ekimen kolektiboak egituratzearen aldeko tresna gisa sare sozialak erabiltzeko modu berria ikastea.

• Tokikoa eta lankidetzakoa den hiriko kartografia egitea ahalbidetuko duten metodologiei eta tresnei buruzko prototipoa/esperimentazioa. Horren bidez, hiriko ingurunea aztertzea erraztuko litzateke.

Metodologia Tailer honek gauzak egitean oinarritutako ikaskuntza-dinamikak proposatuko ditu.Sarrera teoriko labur baten ondoren, partaideek ekintzari ekin ahal izango diote.

Hirian ibilbide bat egingo dugu eta bidean aurkitzen dugun kultura-paisaiatik esanguratsuena dena jasotzeko eta bistaratzeko tresna digitalak erabiliko ditugu.

Sare sozialetako plataformak erabiliko ditugu dokumentuak hainbat formatutan argitaratzeko: mikrotestuak (txioak), testuak, bideoak eta argazkiak.Tailerraren azken zatian bildutako informazio guztia hautatu eta editatu egingo dugu, formatu egituratu eta geolokalizatua emateko. Bi dinamika esperimentatzea da helburua, zein baino zein garrantzitsuagoak:batetik, denbora errealean dokumentatzeak duen potentziala eta, bestetik, bildutako informazio guztiaren hautaketa- eta edizio-lana.

Ahalik eta etekinik handiena ateratzen ikasiko dugu, batetik, argitalpenetatik, azkar eta denbora errealean, eta, bestetik, amaierako berrikuste-lanetik, hainbat plataformatarako eta formatutarako mezu organiko eta egituratua duen kontakizun bat sortzeko.

Hiru zatitan egingo dugu lana: 

  1. Herritarrak sare sozialak erabiltzen gaitzeko tailerra, mapa digital batean geoposizionatutako informazio esanguratsuarekin mapa bat eraikitzeko.

  2. Ibilaldia auzoan, auzoari buruz dugun ikuspegiari buruz hitz egiten duten objektu digitalak jasoz: bideoak, argazkiak eta soinuak.

  3. Informazio hori mapa digital batean geokokatzea, datuak egiaztatzea, eztabaida eta ondorioak zabaltzea.……

Edukia 

Tailerraren aurkezpena.Testuingurua, motibazioak, helburuak eta zer espero den. Tokiko identitatea eta identitate hibridoa.Go local dimentsioa. Herritarren kazetaritza.Herritar Prosumitzailea.Kultura askea eta lizentzia irekiak.Elkarlanean oinarritutako kultura.Adimen kolektiboen prozesuak.Azaleratzen ari diren herritarrak.Smartphoneak komunitateak hobetzearen zerbitzura. Tokiko testuingurua. Gernika Lantaldeak.Gai interesgarriak eta esploraziorako plangintza. Komunikaziorako tresna digitalak:audioa, bideoa, testua…Sare sozialak eta elkarlanerako kartografiak. Safari kartografikoa.

Aurreko egunean jasotakoa elkarri kontatzea eta aurkezpentxoak.

Safari kartografikoa_02

Etiketak eta informazioa antolatzea.

Elkarri informazioa ematea eta ondorengo lanerako proposamena.

Nori zuzenduta dago?

Ingurua elkarlanean eraikitzeko interesa duten herritarrei, arkitekturako profesionalei, herritarren partaidetzan aritzen direnei, soziologoei, hiri-eragileei, kazetariei, bizilagun-elkarteekin lotutako pertsonei…sare sozialen oinarrizko ezagutzekin  

Nork eskainiko du María Arana arkitektoa eta Zaramariren zuzendarikidea da. Zaramari sormenetik eta herritarren inplikaziotik abiatuta hiriaren ingurunea elkarlanean eraldatzearen alde lan egiten duen ideien ekoizpen-etxea da.Eguneroko lana gai hauen inguruan oinarritzen du: hiriko pedagogia, kultur ekoizpena, komunikazioa eta sormena hiriko eraldaketako proiektu parte-hartzaileei aplikatuta.Gaur egun, Arkitente, haurrei zuzendutako hiriko pedagogia-programa eta BAT, ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua, zuzentzen ditu.

Gorka Rodriguez Kazetaritzan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan unibertsitateko espezialista da.Jarduera profesionala balioetan oinarritutako heziketa-proiektuetan garatu du eta kultur arloko komisarioa eta ekoizlea ere izan da. Gaur egun, María Aranarekin batera, Zaramari zuzentzen du. Domenico Di Siena arkitektoa, hirigilea eta Urbano Humano Agency izenekoaren, Ezagutza Gizarterako Berrikuntza agentziaren, sortzailea da.Bere jarduera profesionala honako gai hauekin lotutako ikerkuntzako eta eraldaketako proiektuetan oinarritzen da: hiriko berrikuntza, diseinu soziala, Network Thinking eta ezagutzaren kudeaketa. Arkitekturaren eta urbanismoaren mundua berrikuntza irekiaren munduarekin, p2p kulturarekin eta teknologia berriekin lotzen dituzten sistema hibridoak esperimentatzen eta garatzen ditu.Laneko esparrua Hiri Hibridoa edo Sentient City izenekoa ekosistema teknologiko/sozialean oinarritutako hiri-eredua da. Bertan, hibridazio fisiko-digitalak eskaintzen dituen aukera berriez baliatuta, ezagutza, ekintza kolektiboak eta pertsonen eta espazioen arteko elkarrekintzak bultzatzen dira.

Asier Gallastegi Fullaondo (Korapilatzen) aholkulari sistemikoa, trebatzailea eta coacha da.Prozesu pertsonaletan, erakunde mailakoetan eta taldekoetan laguntza ematen du.Familiako psikoteraupeuta gisa jaso zuen trebakuntza eta esku-hartze sistemikoetan, gainbegiratzaile/coach eta erakunde mailako garapenean aditua, PNLn eta erakunde mailako kostelazioetan practitioner-a da. Esperientzia handia du komunitateko garapenean eta, azken urteotan, erakunde sozialetatik abiatuta, IKTak eskuratzeko proiektu ugaritan hartu du parte.Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ELKARTEKINTZA proiektuaren koordinatzailea izan da eta Deustuko Unibertsitatean “Internet, sare sozialak, hezkuntza eta berrikuntza soziala” izeneko ikasgaiaren irakaslea da. …..

+info:

Fecha/Data: Abenduak 13-15 Diciembre. Astra Gernika Hora/Ordua: Este taller tiene una duración presencial de 16 horas presenciales distribuidas en tres días Lantegia honek 16 ordutako iraupena du eta 3 egunetan zehar banatuta dago. Viernes-Ostirala 15:30-19:30//Sábado-Larunbata 10:00-20:00//Domingo-Igandea 10:00-14:00 Luga/Lekua: Astra Gernika Inscripción/Izen-Ematea

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.