Simposio. Ponentes/Hizlariak

Simposio. Ponentes/Hizlariak

Simposio: Espacios híbridos para la innovación urbana Hiriko berrikuntzarako gune hibridoak

9:30-18:00 Sala Baroja Aretoa. Bizkaia Aretoa. Avda. Abandoibarra, 3. Bilbao

zaramari

9:30 Recepción 9:45 Bat 2013 aurkezpena: Hiriko berrikuntzarako gune hibridoak

María Arana arkitektoa eta Zaramariren zuzendarikidea da. Zaramari sormenetik eta herritarren inplikaziotik abiatuta hiriaren ingurunea elkarlanean eraldatzearen alde lan egiten duen ideien ekoizpen-etxea da.Eguneroko lana gai hauen inguruan oinarritzen du: hiriko pedagogia, kultur ekoizpena, komunikazioa eta sormena hiriko eraldaketako proiektu parte-hartzaileei aplikatuta.Gaur egun, Arkitente, haurrei zuzendutako hiriko pedagogia-programa eta BAT, ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua, zuzentzen ditu. web: zaramari.com twitter: @maria_zaramari …….. ……… thinkcities

10:00

Think Cities:Hiri Berrikuntzaren inguruko Heziketa Hedatua

Think Cities erabat irekia den on lineko ikastaroa da. Testuinguru horretan, Hiriko Kudeaketan interesa duten profesionalekin, ikerlariekin eta ikasleekin harremanak izateko eta haiek topatzeko aukera izango dugu.Ez dago matrikula edo izen-ematerik egin beharrik.Saio bakoitza ezagutza-kapsula independentea da, baina saio guztiek programazio bera dutenez, Lurraldearen Kudeaketaren eta Hiri Berrikuntzaren inguruko Ikastaro Aurreratua dela esan dezakegu oro har. Think Citiesek erabat Glocal-a den prozesuaren aldeko apustua egin du ezagutzen partaidetzan oinarrituta. Horiek guztiak prozesu digitalen eta presentzialen arteko orekarekin sendotu ditugu eta, bereziki, ezagutzaren eta tokiko errealitateen dimentsio orokorrarekin.

Domenico Di Siena arkitektoa, hirigilea eta Urbano Humano Agency izenekoaren, Ezagutza Gizarterako Berrikuntza agentziaren, sortzailea da.Bere jarduera profesionala honako gai hauekin lotutako ikerkuntzako eta eraldaketako proiektuetan oinarritzen da: hiriko berrikuntza, diseinu soziala, Network Thinking eta ezagutzaren kudeaketa. Arkitekturaren eta urbanismoaren mundua berrikuntza irekiaren munduarekin, p2p kulturarekin eta teknologia berriekin lotzen dituzten sistema hibridoak esperimentatzen eta garatzen ditu.Laneko esparrua Hiri Hibridoa edo Sentient City izenekoa ekosistema teknologiko/sozialean oinarritutako hiri-eredua da. Bertan, hibridazio fisiko-digitalak eskaintzen dituen aukera berriez baliatuta, ezagutza, ekintza kolektiboak eta pertsonen eta espazioen arteko elkarrekintzak bultzatzen dira. web: urbanohumano.org Twitter: @urbanohumano ………………. ………………..

aacc pasaia opcion1_baja

11:00

Arquitecturas Colectivas:hirirako eskubidea

Aurkezpen honetan, Arquitecturas Colectivas (Arkitektura kolektiboak) sarearen historia eta ezaugarriak berrikusiko ditugu. Ondoren, egungo baliabideak eta helburuak sakonduko ditugu.Sarearen funtzionamendu-sistema (topaketa presentzialetan, lankidetzako proiektuetan eta berezko komunikazio-tresnetan oinarrituta dago) modu irekian eztabaidatuko dugu bertaratutakoen artean.  David Juárez arkitektoa, Straddle3 kolektiboaren sortzailea eta Arquitecturas Colectivas sarearen bultzatzaileetako bat da.1998. urtetik, hiri arloko ikerkuntza kode irekiko teknologien inguruko lanarekin bateratzen du jardunbide sozialen eta habitata eraldatzeko tresna ugariren arteko konexio posibleak bilatuz.

Web: arquitecturascolectivas.net

Twitter: @aacc_net

……….

12:00 Cofee-Break

……….

IMG_5305

12:30

Interfaze publiko esperimentalak

Espazio eta baliabide publikoei erabilera berriak emango dizkieten prototipo interaktiboak prestatzeko eta abian jartzeko prozesuan hizlariak dituen esperientziei buruzko hitzaldia. Horiek guztiak, batez ere, open-X baliabide eta metodoekin, DIYrekin, kostu baxuarekin eta abarrekin garatzen dira.

Guillermo Casado

Fisikaria, ingeniaria eta sistema interaktiboetan eta baliabide digitaletan espezializatutako artista.2006. urtetik, sortzaile independente gisa egiten du lan komunikazioko (museoak, erakusketak), arte arloko eta proiektu komertzialetako sormeneko eta esperimentazio digitaleko proiektu ugaritan.2009an, Fitzmedia enpresa sortu zuen teknologia berriak gizartera modu sortzailean eta ohikoa ez den moduan gerturatzeko asmoz. Madrilgo Medialab-Prado komunitateko kide aktiboa da.Bere tresna eta lan-filosofia nagusiak open source erako softwarea eta hardwarea dira, eta bere lana talde irekietan eta diziplina anitzekoetan txertatutako lankidetzan bideratzen du.

Gaur egun, diseinu digitalarekin eta sistema interaktiboekin lotutako eskolak ematen ditu UEMen eta UTADen.

Web: www.peripecio.com Twitter:  @peripecio ……. ……. OpenArchPanoramic2

13:30

Openarch: Things & Internet

Openarch etxebizitza adimendunaren benetako prototipoa da.Hasiera-hasieratik etxea eta haren elementuak Internetekin lotuko dituen geruza digitala gehitzeko diseinatutako lehen etxebizitza da.Bertako biztanleek bizimodu berrian (konektatuta eta modu digitalean) parte hartuko dute eta sartuko dira.Malgua da eta eraldatzeko gaitasunari esker, erabiltzaileak behar duen edozein baldintzatara egokitzen da.

Openarch software eta hardware askearen filosofian oinarritutako plataforma da.Etxebizitza adimentsuarekin lotutako teknologiak proban jarri ahal izateko playground biziduna da.

Chema Diez del Corral ETSAMen arkitektoa eta Creative Coder autodidakta da.Bere lanak instalazio artistikoetan eta diseinu arloan teknologia berriak erabiltzearen inguruan oinarritzen dira.Bere helburua espazio eta interfazeen multzoa gauza bakar bat balitz bezala diseinatzea da.Gaur egun, Think Big Factory taldean parte hartzen du. Mundu fisikoaren eta birtualaren arteko intersekzioan aukera berriak sortzen dituen produktu eta estrategia arloko aholkularitza-enpresa da eta enpresei hazten eta berritzen laguntzen die.

web: openarch.cc/es

……

……

erlantz_baja

14:20

Eraikitzearen gustua

Sukaldaritza eta arkitekturazko ikus-entzunezko aperitiboa

Sorkuntza eraikitzaileari buruz bazkalondo batean izandako berriketaldiaren emaitza da. Patxi Enziondo arkitektoa eta Nachito Apetetche sukaldaria gonbidatu genituen haien diziplinen arteko elkarguneei buruz hitz egitera.Ikus-entzunezko aperitibo bat da, sukaldaritzaren eta arkitekturaren arteko analogiei buruz. Eraiki eta sukaldean aritu.Gizakiak bizirauteko eta ongizatea lortzeko behar duenari lotutako bi jarduera dira: jatekoa prestatuz eta janez gozatzea:bizitzeko moduko espazio bat eraikitzeaz eta haren materialez gozatzea.Artea eta artisautza hibridatzea, elikagaiekin eraikitzea, plateren proportzionaltasuna eta harmonia bilatzea, koloreak, osagaiak, materialak, usainak eta zaporeak konbinatzea.Inspirazioa bilatzea, esperimentatzea eta edertasuna betekadarik sortu gabe lortzea. Eta pantailatik platerera.On egin! BATen edizio honetako gaiari buruz prestatutako cateringa dastatzeko eskaintza da. Sinposioaren jardunaldian dastatu ahal izango da.

Patxi Enziondo Batarrita; 1981etik Hirbitar arkitektura-estudioan egiten du lan Txema Iriondorekin batera.Hirigintzako eta eraikuntzako esku-hartzeak egiten ditu Bizkaiko udalerri txikietan, batez ere Lekeition.Lehen mailako arreta” ematen duten arkitektoak dira.Egiten dituzten proiektu guztien ardatza bezeroaren eta arkitektoaren arteko gertuko elkarlana eta esku hartzen den tokiaren ezagutza dira, emaitza inguruarekin bat egiten duen arkitektura izan dadin, auzokideekin eta erabiltzaileekin konplizitatea bilatuz eta eskala txikiko hiria sortuz. Geure burua engainatzea da dimentsioa handitu ahala handitasun-efektua areagotu egiten dela sinestea”, Camilo Sitte.

Natxo Apecetche Buenos Airestik etorri zen duela 13 urte sukalde baten bila.Sukaldari handiengandik ikasten ohituta zegoenez, haiek ezagutzera joatea erabaki zuen. Horregatik etorri zen Euskadira.

Hainbat jatetxetatik igaro zen: Nobu (Londres, Nobu Matsuhisha), Noos (Mexiko DF, Monica Patiño), Astrid y Gaston (Lima, Gaston Acurio), Azul Profundo (Buenos Aires); eta hauetatik ere bai: Azurmendi (Eneko Atxa), Andra Mari, La Cuchara eta beste hainbatetik. Bere jatetxea zabaltzea erabaki zuen ondoren: Dando la Brasa, Nikkei (latindarra-japoniarra) sukaldaritzako zaporeekin bidaia bat egiteko asmoz.

 Jolas-esperientzia bat izateko prestatzen gaitu egunero jatetxean.Jolas egiten du egiturekin, mahai-zapiarekin, zaporeekin eta haien banderekin eta beti buelta bat gehiago ematen die gauzei; maitasunez saiatzen da zentzumenak zabaltzen, ahoa hausten, eta bat-batean, ke-usaina… Gora sabelak eta mugitu biboteak! web: dandolabrasa.com twitter: @dandolabrasa

….
14:30
Arquitectura comestible
Jateko arkitektura
…..
COM UN GEGANT INVISIBLE_cartell_baja
16:30
ERRALDOI IKUSEZIN GISA.Can Batlló eta Ametsezko Hiriak

Panóptica eta LaCol-en dokumentala.

Can Batlló fabrika-esparrua, gaur egun, Bartzelona erdian, hormen atzean ezkutatuta, dagoen erraldoi ikusezina da.Duela hainbat urtetatik eraldatzeko zain dago, eta bizilagunen borrokaren eta aldarrikapenen helburu den gunea da. Gaur egun, herritarrek berriro eskuratzeko prozesuan sartuta dago. Berreskuratze-prozesu horren bidez, azken hogeita hamar urteotako Bartzelonako hiriko eraldaketak ezarri dituzten jokoaren arauak, eragileak, interesak eta estrategiak zein diren galdetuko diogu geure buruari. Horiek guztiek eraman gaituzte gaur egungo egoerara: jabetza pribatuko Can Batlló izatetik, jendearentzako Can Batlló izatera.Hortik abiatuta, etorkizunera begiratu eta posible diren beste Bartzelona batzuen inguruko hausnarketa mahaigaineratuko dugu; hau da, oraindik amestu ez ditugun hirien inguruko gaia.

Can Batlló erabat berreskuratzearen aldeko kanpaina berrindartu den garaian azaldu da dokumentala. Hiri-garapeneko prozesu garaikideen inguruko interesa duen edonorengana iristea xede duen tresna aske gisa sortu dute.

Eliseu Arrufat I La Col

Filma aurkezteko eta ondoren eztabaida bideratzeko, gurekin izango dugu Eliseu Arrufat, arkitektoa eta LaColen sortzaileetako bat. LaCol Bartzelonako Sants auzoan lan egiten duten arkitekto gazteen kolektiboa da.LaColek eraldaketa sozialerako arkitekturatik abiatuta egiten du lan gertuen dugun ingurunean modu kritikoan esku hartzeko tresna gisa erabilita, gizartearekin batera. Horren arabera, lan-sistema horizontaletik hasita, modu bidezkoan eta solidarioan lan egiten dute. web: lacol.org Twitter: @lacolarq ……….. +info: Fecha/Data: 23/11/2013 sábado/larunbata Hora/Ordua: 9:30-18:00 Luga/Lekua:   Sala Baroja Aretoa. Bizkaia Aretoa. Avda. Abandoibarra, 3. Bilbao  

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.