Zerbitzuak

Lurraldearen plangintza parte-hartzailean laguntza eskaintzen diegu taldeei, erkidegoei eta toki-administrazioei. Gure jardueren bitartez (prozesu parte-hartzaileak, produkzio kulturala, hiriari buruzko hezkuntza…) gizarte berrikuntza eta hiri-sormena sustatzen ditugu, lurraldearen zaintzan eta hobekuntzan lagungarria izango den herritarren parte-hartzearen kultura indartzeko helburuarekin.

URBANBAT arkitektura, hirigintza, gizarte-zientzia, komunikazioa, pedagogia eta beste hainbat esparrutatik datorren jendeaz osatuta dagoen estudioa da. Dizipina anitzeko ikuspegi hau sarean egindako lanean oinarritzen da, hiri plangintzan eta birsorkuntzan interesatuta dauden parte ezberdinak kontaktuan jarriz.

Hirigintza parte-hartzailea

Udal eta administrazioei aholkularitza eskaintzen diegu, hiri-berroneratzeari eta berrikuntza sozialari lotutako prozesu parte-hartzaileetan aholkularitza, diseinu eta kudeaketa egiteko.

Produkzio kulturala

Hiriaren eraikuntza parte-hartzailearekin lotutako arkitekturaren, diseinuaren eta hirigintzaren gaineko kultura-ekintzetako ekoizpena.

Hiriari buruzko hezkuntza

Programak garatzen ditugu hiriaren ezaguera, bere ezaugarriak, dinamikak eta egitura hiritar guztiei hurbiltzeko.

Komunikazioa

Komunikazio parte-hartzaileko proiektuak, zeinetan hiritarrak bere ingurunea hobetzen saiatzen diren ekintzetan inplikatzen ditugun.

NOREKIN EGIN DUGU LAN

  • Ayuntamiento de Bilbao/Bilboko Udala
  • Ayuntamiento de Getxo
  • Ayuntamiento de Portugalete
  • Bilbao Ekintza
  • Surbisa
  • Bilbao Histórico
  • Azkuna Zentroa (Alhóndiga Bilbao)
  • Auzo factory Matiko
  • Asociación 2 de Mayo
  • Innevento
  • Diputación Foral de Bilbao/Bizkaiko Foru aldundia
  • UPV-EHU Cultura/Kultura
  • Conexiones Improbables
  • Donostia 2016 (Hibrilaldiak)
  • La térmica de Málaga
  • CICUS (Centro de Iniciativas Culturales de la Universidad de Sevilla)
  • Museo de la Paz de Gernika
  • Museo Romano Oiasso
  • Fundacion Edex
  • Getxophoto
  • Ayuntamiento de Barakaldo
  • Agencia de Desarrollo local Gernika Lumo
  • INTA International Urban Developmen Asotiation
  • ENTROPIA Zaragoza
  • Human Cities
  • Gobierno Vasco
  • UNESCO Etxea
  • Gobierno del principado de Asturias
  • Gijón Joven
  • REAS
Egiten ditugun jarduerez gehiago jakiteko, bisitatu gure “Portfolio” atala.