TM+A: ERAIKUNTZA ELKARLANEAN

TM+A hiriko altzarien eta elementu mugikorren inguruko elkarlaneko ekoizpen-prozesuak dira eta espazio publikoa hartzea sustatzen dute. Tailerra erabilera-komunitateen eta sormen-eragileen inplikazio zuzenean oinarrituta dago. Proposamenek zehaztutako jarduera-testuinguru zehatz bat ezarriz erabilerarako beharrak finkatzen dituzten herritar taldeak/kolektiboak/elkarteak.

    Honako hauek ditu helburuak:

  • Herritarrak norbanakoaren kontzientziaz jabetzea, modu kolektiboan parte hartzea eta hiria sormenez eraikitzeko zeregin aktiboa hartzea.
  • Eremuen erabilera soziala sustatzeko erabil daitezkeen hiriko elementuak modu kolektiboan eraikitzea.
  • Eremu publikoan gauzatzen diren ikaskuntza ikusezinak agerian jartzea.
Todo Por la Praxis

Hainbat diziplinatako kideak biltzen dituen talde bat da. Arkitekturaren, artearen, zuzenbidearen, informatikaren eta antropologiaren arloko jendea biltzen da, besteak beste. Todo por la praxis kulturan erresistentzia egiteko proiektu estetikoak gauzatzen dituen laborategi bat da eta eremu publikoan esku hartzeko tresnak garatzen ditu. etxebizitza eskuratzeko eta hiria izateko eskubidea baliatzera bideratutako ekintza zuzen eta era- ginkorrentzako tresnen katalogoa osatzea da xede nagusia. www.todoporlapraxis.es