EREMU ADIMENDUNAK AZALERATZEN ARI DIREN HERRITARRENTZAT

Tailerrak lanerako testuinguru bat eskaini nahi du, hirigintza berri baten aukerak aktibatzeko eta azaltzeko. Hirigintza taktikoa edo p2p hirigintza izango da hori eta herritar bakoitzari bere hurbileneko ingurua kudeat- zeko eta eraldatzeko aukera emango dio, bizilagunekiko harremanetan autoantolaketarako prozesuak garatzeko behar diren sinergiak aurkituz. Hiru bloke ditu tailerrak:

1. BLOKEA: Astelehena 5. Goizez

10:00-13:00
Hiri ingurunea horizontalki eta autoantolaketaren bidez eraldatzeko he- rritarren baitatik sortutako hainbat hiri-taktikari buruz hausnartzeko saio teorikoa.
13:00-14:00
BLVtik explorazioa bertoko jendea eta lekua ezagutzeko. Helburua proiektua ezagutzera ematea eta partaidetza bultzatzea izango da.

2. BLOKEA: Astelehena 5. Arratsaldez

17:00-20:30
Saio irekia, eremu publikoaren tokiko testuinguruari eta herritarren par- taidetzari buruz hausnartzeko.

3. BLOKEA: Asteartea 6. Goiz eta arratsaldez

10:00-14:00 eta 15:30 -18:00
Kontextu lokaleaz hitz egieko garaia. Bilbaoko ordenantza munizipalak aztertuko dira. Helburua araudi hoiek modu kreatibo baten itzultzea edo- nork ulertzeko modukoak izateko.

4. BLOKEA: Asteazkena 7 eta osteguna 8. Goiz eta arratsaldez

10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Eremu publikoan landutako ordenantzen mugak agerian jartzea eta ko- munikazio-kanpaina bat garatzea ordenantzen “itzulpena” ezagutaraz- teko eta duen potentziala erakusteko, horrela, hiria eraldatzeko herrien eskaerak eta prozesuak agerian jartzeko.

Domenico Di Siena

“Universo delga Suadir di Roma” delakoaren arkitektoa da 2006tik. Arki- tekto, aholkulari eta ikertzaile lanak egiten ditu Newton Tintin-i bideratuta. Sareko dinamiketan eta lanerako tresnetan aditua da. Arkitekturaren eta hirigintzaren mundua komunikazioaren eta sare sozialen munduarekin konektatzeko sistema hibridoak esperimentatu eta garatu egiten ditu, hi- riko eremu publikoak diseinatzeko eta kudeatzeko eredu berriak propo- satuz.
urbanohumano.org

Marina Blázquez

Arkitektoa, hirigilea eta hiri-bideratzailea da. Hiriko hainbat alderdi (fisi- koa, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa) lantzeko prozesuak egiten ditu testuinguru-harremanak aktibatuz. Hiri-inguruneetan elkarlanean eta modu irekian jarduteko La Anécdota izeneko plataforma organiko eta es- perimentaleko koordinatzailea eta dinamizatzailea da. Leitmotiva proko- muna duten prozesu praktikoetan eta errealetan esperimentazioak eginez aldaketa kulturalak sustatzea da helburua.
www.flups.es

Jesús Rodríguez

Ilustrazioaren eta arte esperimentalaren mundutik dator eta hortik daka- rrena gizartea eta ekoizpena berritzeko balio handiko aukera gisa era- biltzen du. Artea, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta beste sektore batzuetarako irtenbideak proposatzeko esperimentatzeko laborategi gisa ulertzen du. Comandante Tom, komunikazioan I+G eta network thinking delakoaren bazkide sortzailea da.
www.comandantetom.com