URBANBAT | URBANBAT 4. JAIALDIAREN LABURPENA
17991
portfolio_page-template-default,single,single-portfolio_page,postid-17991,ajax_fade,page_not_loaded,,side_area_uncovered_from_content,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive
 

URBANBAT 4. JAIALDIAREN LABURPENA

2015.eko azaroaren 19tik 21era URBANBAT hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko kultura-jaialdia ospatu genuen Bilbon. Aurreko urteetan bezala hiriari buruzko beste begirada batzuk erakutsi eta komunean jarri nahi izan ditugu. Hiria modu kolaboratzailean transformatzeko iritzi trukaketarako espazio bat ireki.

urbanBAT-en 2015eko edizioan Alterotopiak esploratzea izan dugu xede, egungo hirigintza-programa ezaugarritzen duten normalizazio eta homogeneizaziori aurre egiten dioten alternatibak eta zirrikituak. Alterotopiak, beste batzuekin eraikitako guneak. Hiria sortzeko beste forma ireki, sentikor eta kolaboratzaile batzuk sumatzeko aukera ematen duen behin-behineko eta dudazko egoera baten pean.

Hemen dituzue Programaren atal ezberdinetako ondorioak:

Eta zuk galdetzen didazu? Alterotopia zu zara… ALTEROTO…Zer?! tailerraren ondorioak.

Egungo hirigintza-programa ezaugarritzen duten normalizazioari aurre egiten dioten alternatibak. Hitzaldiak AAA (Paris), Ergosfera (A Coruña), dpr-barcelona.

Hiritar-erronkak mahai inguruan. Proposamen tailerren kronikak.

Beste bisita bat San Frantsiskora.

Alterotopiei buruzko fanzinea La Tourette-en Fanzine kolektiboa.

Argazki bilduma.

–Storify. Festibala sare sozialetan

–Cactus aldizkarian erreportaia