URBANBAT 5. JAIALDIAREN LABURPENA

Otsailaren 14a eta azaroaren 26a biratean URBANBAT-en 5. jaialdia izan genuen. Aurreko urteetan bezala hiriari buruzko beste begirada batzuk erakutsi eta komunean jarri nahi izan genituen. Hiria modu kolaboratzailean transformatzeko iritzi trukaketarako espazio bat ireki.

2016ko edizio honetan trantsizio-lurraldeak ezagutu nahi izan ditugu: klima aldaketak, petrolioaren  ekoizpen pikoak eta ezegonkortasun ekonomikoak eragindako kolapsoaren kontra lan egitea helburua duten proiektuak. Aldaketa global hauei eskala lokaletik aurre egiteko baliabideak eta gaitasunak konexioan jartzen dituzten komunitateak.

Aurtengo programaren bitartez, honako alderdi hauek landu nahi izan ditugu: alde batetik, elementu kulturalek garapen estrategikoko arlo batean, hots, hirigintzan egiten duten ekarpena; bestetik, politikek eta agente kulturalek hiria berroneratzeko estrategietan duten zeregina; eta, azkenik, politika eta agente horiek lurraldea antolatzeko eta hiria eraldatzeko egiten duten ekarpena.

Hemen dituzue Programaren atal ezberdinetako ondorioak:

Otsailak 14- Azaroak 5
KALEA EGINEZ! HIRITAR LABORATEGIA
Prestatzeko eta parte hartzeko gune bat Bilbo Zaharreko agente sozio-kulturalentzat. Aukera paregabea elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta gure ingurunea modu jasangarrian hobetzen lagunduko duten estrategia bateratuen diseinuan lan egiteko.

Azaroak 14 -18
BIBI VINE VIDI REMIX IKUS ENTZUNEZKOEN NAHASKETA TAILERRA
Malaventura artistarekin batera landa-lanean oinarritutako ikerketa- eta erregistro-proiektu gisa proposatu genuen tailer bat da.  Gure eginkizuna: Bilbo Zaharrean gertatzen denaren lekuko izatea, ikusten dugunaren, entzuten dugunaren, kontatzen digutenaren eta gero erakutsiko denaren arteko bitartekotza-lana eginez, memoria eta esperientzia horiek prozesatzeko eta tailerrari amaiera emateko erabiliko den dokumental hedatu itxurako puzzle narratiboan memoria eta esperientzia horiek izango duten lekua definitzeko.

-Azaroak 23-24
TRANTSIZIO HIRIA PROTOTIPATZEN
Hainbat ekintza-eremutatik hiriaren (eta hirigintzaren) garapenaren gaineko inpaktua ingurunean iraunkorra izatea proposatu duten 10 ekimenen aurkezpenak eta hauek hobetzeko izan genuen berdinen arteko aholkularitza-saioa.

-Azaroak 24
MICROTOPIA-CINE FORUMA
MICROTOPIA dokumentalaren emanaldia. Dokumental honetan ohiko etxebizitza ereduak zalantzan jartzen dituzten arkitektoak, artistak eta pertsona arreuntak agertzen dira etxeetako mugikortasuna, malgutasuna eta  independentzia zalantzan jarriz. Nomada modernoak, etxerik gabeko pertsonak, gatazka egoeran bizi direnak, bakardea bilatzen dutenak…

Azaroak 25
HITZALDIAK+KAFETXO BAT?
Sevillako Arkitekturako ETSA-ren,  Intermediae-Madrid-en, Bartzelonako Aldundiaren Lurralde Plangintza Saila-ren  eta Bruit de Frigo-ren hitzaldiak . Eta Kafetxo bat? networking espazioa: kafea hartzen den bitartean, elkarrizketa informalak izateko gunea. Festibalean parte hartu dutenekin (hizlariekin, kolektiboekin, antolatzaileekin, laguntzaileekin…) sarea sortzeko eta harremanak eratzeko aukera.

HIRI HONI AURPEGIA ALDATUKO DIOGU-ZINE HITZALDIA
Natxo Medina-k zinearen eta irudiaren historiaren adibideen bitartez hiria menderatzeko borroka pantailan nola islatu den aztertu zuen, propaganda edo kritika moduan, eta hortik abiatuta gogoeta egin zuen hiri-imaginario kolektibo berriak sortzeko garrantziaren inguruan.

-Azaroak 26
HIRI INGURUETATIK IBILBIDEA ETA TRENBIDEETAKO BABARRUNAK
Naturaren eta hiriaren arteko sarea osatzen duten gizarte- eta espazio-harreman batzuk agerian jartzeko ibilbidea, eta ikuspegi berri horri esker natura eta hiria ez ditugu gehiago elkarrengandik bereizita ikusiko, elkarri lotuta baizik, bizi garen espazioaren produkzioaren emaitzaren antzera.

EX!POESIA MEM BAT EXTRAVAGANZA
URBANBAT Hirigintzako eta Gizarte Berrikuntzako 5. Festibalaren, ex!Poesía Euskadiko poesia esperimentalaren bienalaren eta MEM Nazioarteko Arte Esperimentalaren Jaialdiaren arteko topaketa ludikoa.