URBANBAT | IBILALDIA
18616
portfolio_page-template-default,single,single-portfolio_page,postid-18616,ajax_fade,page_not_loaded,,side_area_uncovered_from_content,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive
 

IBILALDIA

paseo periurbano

Joan den azaroaren 26an Bilboko hiri inguruetatik ibilbide gidatu bat antolatu genuen URBANBAT 5. jaialdiaren barnean.

Batzuetan uste izaten dugu hiria naturatik aparteko lurraldea dela, baina gauzak ez dira horrela, hiria eta natura estu-estu lotuta dauden espazio hibridoak direlako. Egunero ur-txorrota irekitzen dugunean, supermerkatuko apalategitik elikagaiak jasotzen ditugunean edo argia pizten dugunean, adibidez, ez gara konturatzen jardun horien guztien atzean dauden azpiegiturek naturarekin harremanetan jartzen gaituztela. Oharkabean pasatzen zaizkigu sare horiek, ia-ia ez ditugu ikusten, eta, hala eta guztiz ere, teknologia-, ekonomia- eta botere-alorretako osagai handiak dauzkate, eragin handikoak.

Proposatu genuen ibilbidean naturaren eta hiriaren arteko sarea osatzen duten gizarte- eta espazio-harreman horietako batzuk jarri genituen agerian, eta ikuspegi berri horri esker natura eta hiria ez ditugu gehiago elkarrengandik bereizita ikusiko, elkarri lotuta baizik, bizi garen espazioaren produkzioaren emaitzaren antzera.

Ibilaldia San Frantzizkoko Mariaren Bihotza Plazatik abiatu zen eta Bilbao Zaharreko marjinatik doan Martzana Kaitik jarraitu zuen. Itsasadarreko ertzatik jarraitu genuen Ubideen Ibiltokia hartu arte. Ibiltoki honen amaieran Bolintxu haranean barrena sartu ginen Pagasarriko mendi-magalera iritsi arte. Bertan, Mendipe Erretegian Trenbideetako Babarrunak datatzera gelditu ginen ibilbidea amaitutzat emanda.

info+:
Argazki bilduma
Storify