URBANBAT | HITZALDIAK+KAFETXO BAT?
18617
portfolio_page-template-default,single,single-portfolio_page,postid-18617,ajax_fade,page_not_loaded,,side_area_uncovered_from_content,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive
 

HITZALDIAK+KAFETXO BAT?

ponencias

Joan den azaroaren 25ean URBANBAT 5. jaialdiaren barnean HITZALDIAK eta KAFETXO BAT? networking espazioa izan genituen. Aurreko urteetan bezala hiriari buruzko beste begirada batzuk erakutsi eta komunean jarri nahi izan genituen. Hiria modu kolaboratzailean transformatzeko iritzi trukaketarako espazio bat ireki.

Gure lehen gonbidatuak, Esteban de Manuel-ek, zioenez gero hiri-iraunkortasunaren erronkak, bere konplexutasun eta sendotasunean, ekimen sozial autonomoaren eta politika publikoen arteko lankidetza eskatzen du. Ekimen sozialik gabe ezinezkoa delako gure hirien gizarte- eta ingurumen-trantsizioaren erronkari heltzea. Ezta politika publiko integratu eta itunduen belaunaldi berririk gabe ere.

Bazioen ere hiriaren gaineko begirada konplexu bat eraiki behar dugula, herri-jakintzen eta jakintza zientifiko-teknikoen arteko elkarreraginaren bitartez. Eta eragile anitzen arteko ituntze eta koordinaziorako guneak eraikitzeko gauza izan behar dugula.

Eta eragile anitzen begirada konplexu hori izan zen azaroaren 25eko jardunaldi honetara ekarri nahi izan genuena.  Hartarako, Esteban de Manuel-ek urte honetako jaialdiaren gaia izan diren trantsizio lurraldeetara lehen hurbilketa bat egin zigun hainbeste gustatzen zaigun “auzoa” eskalatik abiatuz. Zentzu honetan, Unibertsitatetik bi testuinguru oso desberdinetan egiten ari diren lana erakutsi zigun: Jnane Aztout (Larache) eta Alcosa (Sevilla).

Hiria hobetzeko helburuarekin, espazio hutsen aktibatze prozesua eta herritarren kudeaketa ahalbidetzen duten politika publikoen adibideak ere izan genituen.

Zentzu honetan, Bartzelonako Diputaziokoa den Sandra Garcia Urizarnak erabiltzen ez diren guneei, aukeraguneei, buruz mintzatu zigun. Izan ere, gaur egun, askotariko gune edo espazioak hutsik edo azpierabilita egoten dira potentziala daukaten arren hiri-kalitatearen, ekonomiaren, gizartearen edo ingurumenaren aldetik, baina aldi baterako edo behin-behineko erabileraren bat hartzeko modukoak izaten dira; azken urteotan, ordea, gizarte zibilaren zati baten aldarripenaren eta, hein handi batean, krisialdi ekonomikoaren ondorioz, hiri-pentsamenduaren ikuspegi berriak eta kezka berriak uztartu dira gune edo espazio horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko moduari dagokionez.

Lurraldearekin lotutako praktika artistikoen ekoizpen eta ikerketako bitartekotza espazioa den Intermediae-Madrid-eko Tommaso Marzocchini eta Patricia Alemany-rekin jarraitu genuen. 

PaisajeSur – Autoconstruyendo UseraVillaverde proiektuaz hitz egin ziguten. Hau Madrilgo Usera eta Villaverde barrutietako auzokideen, pentsamenduko eta hiriko esku-hartze kritikoko arte-kolektiboen eta administrazio publikoaren arteko elkarrizketa ireki batetik sortutako proiektua da. Bertan behera utzitako, degradatutako edo baztertutako guneak onera ekarri nahi dira ekimen horren bitartez, erabilera, eginkizun, esanahi eta balio berriak sortzeko. Hortaz, proiektuaren barruan bi lan-eremu bereizten dira: batetik, artistak eta artisten esku-hartzeak, eta bestetik, zabalkundeko eta herritarren parte-hartzeko lanak.


Amaitzeko, arkitektoz eta artistez osatutako Bruit de Frigo kolektiboa izan genuen. Kolektibo honek  herritar eta komunitateekin batera hiriaren esku-hartze proiektuak bideratzen ditu espazio publikoaren erabilera berriak probatzeko.

Kasu honetan Virgine Terroitin-en presentzia izan genuen, zeinek, kolektibo honek hiriaren produkzioak hainbat eskalatan eragiten dituen hondar-espazioei, kualitaterik gabeko eta okupatu gabeko espazioei erantzuna emateko aurrera eramandako bi proiektu aurkeztu zizkigun:

Hiri-inguruko txangoak, ezohiko bidaia gaur egungo hirietako ohikotasunean. Hiri-ingurunea garatu egin da, ostatu hartzeko, alde batetik bestera mugitzeko, burutzeko eta ekoizteko gure premiei erantzun eraginkor eta pragmatikoa emateko garatu ere. Hirigintza-emaitza kaotikoa erabilgarria izan daiteke, baina ez du interesik. Alabaina, hiri-inguruneek gizabidea sortzeko eta erabilera berriak sustatzeko gai diren abantailak dituzte:  eremu handia, paisaia-aniztasuna, arkitektura-ondare ezezaguna, natura oparoa… Hiri-inguruneko txangoetan, kanpoalde horietan barrena esploratzeko ibilaldiak proposatzen dira.

Le Tube, zu zeu heroia zaren parkea
Herritarren arteko adostasunaren historia da, hiri-esperimentazio bihurtu dena. Taldeko hausnarketa-lana da, guztiontzako zabalik dagoen elkarlaneko esperientzia iragankorra lortu arte. SNCFk gonbidatuta, Bruit du Frigok instalazio baten proposamena egin du auzotarrekin, tokiko elkarteekin eta artistekin batera; hain zuzen ere, tokia itxuraldatzeko instalazio bat, etorkizuna irudikatzeko.

Jardunaldia amaitzeko, eta bazkaltzeko tartearen ondoren Kafetxo bat? networking espazioa izan genuen. Kafea hartzen genuen bitartean, elkarrizketa informalak izateko gunea, festibalean parte hartu zutenekin (hizlariekin, kolektiboekin, antolatzaileekin, laguntzaileekin…) sarea sortzeko eta harremanak eratzeko aukera paregabea izan zen.

kafetxo bat?

info+:
Hitzaldien argazki albuma
KAFETXO BAT?-eko argazki albuma
Storify: hitzaldiak
Storify: Kafetxo bat?

Ponenteen inguruko informazio gehiago