Ikusezinak

Ikusezinei buruz

Gutxitan erreparatu eta ematen diogu balioa hiriaren benetako aberastasunari. Bisitari gisa gabiltzanean, zeri begiratu esaten digute eta horri begiratzen diogu: gidaliburutik gomendatutako errealitatera, norbaitek gure ordez erabakitako bideei jarraituz. Geure hirian bertan are itsuago gara. Badugu ikusteko gaitasuna, baina ez dugu ikusten. Batzuetan, nahiago izaten dugu erosotasun-espazioetatik kanpo dauden tokietatik begirada aldendu. Nekez ausartzen gara beste norabide batzuetara begiratzen; toki txikietara, ertzetara, kanpoaldeko tokietara, auzoetara, egoera zailenean daudenak egoten diren tokietara… Eta Peter Greenaway zinema-zuzendariak dioen bezala “begiak izateak ez du esan nahi ikus dezakezunik”.

Hiri Ikusisezina

BAT 2014 honetan hirien ikusezintasunari begiratuko diogu. Ez diegu begiratuko Italo Calvinok aipatzen zituen ametsezko edo ezinezko hiriei, baizik existitu arren nabarmentzen ez den, aitortzen ez den edo hiri-ekosistema aberats eta konplexuaren funtsezko zatitzat aldarrikatua izan ez den errealitate bati begiratuko diogu. Leku bazterreko eta ezezagunak, kontsumitzailearentzako agerikoena eta desiragarriena den hori argiztatzen duten fokuen argitik kanpo.

Hiri ezkutu eta askotarikoari begiratuko diogu, kale-ertzetan idatzitako istorioen eta oroitzapenen bilduma gisa, espazioan eta denbora egindako askotariko kontakizunekin eraikitako geografia berri baten moduan. Hiri-paisaia aldatzen lan egiten duten artistei, hiria eraikitzen duten hutsuneak eta hormak seinalatuko dituen aztarna ikusgarri bat uzten saiatzen diren horiei. Auzoentzako ikusgarritasuna eskatzeko eta gizarte eta hirigintzako arazoak konpontzeko antolatzen diren komunitateei. Guk bazterrera uzten dugunarekin proiektuak eta eraikuntza-lanak egiten dituzten arkitektoei eta hirigileei. Begiratu nahi diegu, halaber, duten autonomia gauzatzeko eta kultura dominatzailearekiko ezberdintasuna adierazteko espazioetan beste modu batean bizitzeko bideak garatzeko, ikusezin izaten jarraitzea aukeratzen dutenei. Itxuraz hautemanezinak diren muga berriak ikusgarri bihurtzen eta desegiten saiatzen diren askotariko ekintzaileak izango ditugu jomugan, isilik ibiltzen direnak, gero eta hedatuago dauden esklusio-prozesuak sortuz.

Noraezean miratzen

Ibilbide honi ekin aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu buruari bira eman eta beste alde batzuetara begiratzera animatu gaituzten pertsona guztiei. BATen aurreko edizioko Tweets and Walks tailerreko hiri ikusezinaren lantaldeari. Eta bereziki Marta Villotari, bere ikuspegi poetikoaz gure hiriko lubaki eta zoko ezkutuak argiztatu eta hiriaren distirarik handieneko tokien azpian dagoen lurpeko geruza hori bilatzen jarraitzeko nahia piztu zigulako. Kalean oinez egindako ibilaldietan lagun izandako artistei ere bai. Haiei esker, gure hautemate-gaitasunak indartu eta aldatu egin ditugula uste dugu. Haiek lagundu digute hiriaren toki ikusezinetako batzuk aurkitzen eta ikusgarri egiten. Agian izango da, Francesco Carerik “El andar como práctica estética” (Ibiltzea praktika estetiko gisa) liburuan gogorarazten duen moduan, ibiltzeak garai guztietan arkitektura eta paisaia sortu dituela ahaztu ez duten pertsona bakan horietakoak direlako; izan ere, begiratzen dugunean sentiberatasunez arituta ikusi ahal izango dugula ikusezina den hori eta agian, toki horretatik izango gara zerbait hobea, berria, desberdina eraikitzeko gai.

Gure arreta aspalditik piztu duten abiapuntu partzial eta osatugabe horietatik harago, orain, hala erabakita eta nahita egin diogu uko marko argi, itxi eta aurrez zehaztu bat izateari. Nahiago dugu begirada mugatzen duen elementu oro kentzearen alde egin, egiten dugun bide lausoa eta hunkigarria izan dadin, noraezeko miaketa bat izan dadin, mapa gauzak aurkitu ahala marraztuz.

Prozesua

Ikerketa horri aurre egiteko, BATek, Kulturbasque-rekin, Civersity-rekin, ColaBoraBora-rekin eta Think Cities-ekin adostutako lankidetzaren baitan, denbora luzeko eta formatu ugaritako ikerketa kolektiboko prozesua aktibatu du. Horretarako, kultur arloko jardunbideak, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak uztartu ditu arlo formalaren eta ez-formalaren, teoriaren eta praktikaren, eta ezarritakoaren eta sortzen ari denaren arteko topaguneak aktibatzeko asmoz ezkutuko sormen sozialeko eta berrikuntzako aukera berriak bultzatu ahal izateko.

Laborategia

Elkarrizketako eta alderaketako asteroko esparru horren bidez, ikerketari forma eman eta ezagutza, jardunbideak eta desioak pixkanaka sartu eta berriro nahastuko ditugu. Urrian, saio irekiak egingo ditugu eta horietan modu presentzialean edo streaming bidez parte hartzeko aukera izango da.

Tailerrak

Jarduera puntual horien bidez, gai espezifikoetara modu praktiko eta esperimentalean gerturatu ahal izango gara. Hemen dagoeneko eginda daudenen emaitzak ezagutu eta oraindik egiteke dagoenean izena emateko eta informazioa eskuratzeko aukera topatuko duzu.

Topaketa

“work in progress” gisa egindako lana azaltzeko eta jarraitzeko edo beste eragile batzuei irekitzeko, ikuspegiak eta ikuspuntuak ugaritzeko, eta begiradak eta itsutasunak partekatzeko baliagarria den sinposioa.

Ekarpenak

Ikerketa prozesuan sortutako edukie ezberdinen biltegia: testuak, bideoak, argazkiak, diagramak, kontakizuanak…

Laborategia

Topaketa

BAT edizio honetako ekarpenen laburpena ikusi nahi ezkero ikusi “Ekarpenak” horria.