Hitzaldiak: Memoria, generoa eta espazio publikoa

Hitzaldiak: Memoria, generoa eta espazio publikoa

06/07/2017. Osteguna, 19:00
Wikitoki Co-Lab. Harrobia plaza, 5-2º Bilbao
Doako sarrera librea

Mundu guztiari irekitako hitzaldiak. Kalea eginez! hiritar laborategiari marku kontzeptuala ezartzeko baliogarri izango dira.

40 URTEZ AUZOAN BARRENA I Celina Pereda

Auzo horiek azken 40 urteotan bizi izan duten eraldaketa aztertuko dugu, Bizkaian izan genuen heroinaren eta Hiesaren “epidemiak” izandako eraginaren balioespenean oinarrituta; halaber, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, GKEek eta auzotarren mugimenduak egoera horren aurrean emandako erantzuna ere aztertuko dugu.  Celina XXI. mendearen hasierako immigrazioaren zuzeneko lekuko ere izan da; prozesu horren ondorioz pertsonen eta kulturen aniztasuna areagotu egin zen eta kulturaniztasun hori ikusi eta gozatu dezakegu gaur egun.

Celina Pereda medikuak “Bizkaiko Osasun Planeko” taldean hasi zuen lanbide-ibilbidea; Bizkaiko Medikuen Elkartean egin zuten plana, trantsizio demokratikoaren garaian. Auzo Elkarteekin lankidetzan jarduten zuenez, 1977. urtean izandako mobilizazioetan parte hartu zuen; izan ere, Gorte kalean prostituzioan aritzen zen emakume bat Basauriko espetxean hil baitzen.

Bizkaiko Osasun Publikoaren zuzendari zela, sexu-transmisioko gaixotasunen kontsulta –Gorte kaleko gaixotasun benereoen ospitalean ematen zen arretaren oinordekoa–, familia-plangintzako zentroak eta drogamendetasunen arreta antolatu zituen.

Munduko Medikuak erakundearen presidente zela, 1997. urtean kontsulta ireki zuen paperik ez duen jendearentzat eta 2003an Droga Kontsumo Ikuskatuko Aretoa; gainera, GGKEen Koordinakundean eta Harresiak Apurtuz elkartean parte hartzen du.

Gaur egun, Etorkintza Fundazioaren Patronatuan dago.

 

GOIKALDEKO AUZOETAKO EMAKUMEEN ALBUMA I Savina Lafita Solé eta Ainhoa Resano Melado

Etxeko argazkietan eta albuma kontatzea deitu diogun horretan, auzoko emakumeen bizimoduan sakonduko dugu. Album pribatuetan arazo komunak eta molde nagusiak ezkutatzen dira, garai bakoitzeko unibertsala adierazten duten esterotipoak, poseak eta errepikapenak. Album horietako orrialdeetan generoaren eraikuntza publikoaren bertsio pribatua biltzen da. Lekukotza eta toki intimo horiek agerian utzi eta zaintzen baditugu, esan gabeko errealitateak hobeto ulertzen eta zirkulazioan jartzen lagunduko digute, memoria komuna sortzeko lagungarri. Argazkien eta memoriaren trasbasea eremu pribatutik eremu publikora, norberaren eremutik eremu kolektibora.

Savina Lafita Solé Bilbo Zaharreko auzotarra da, zerbitzaria eta antropologo soziala. Memoriarekin eta ondarearekin lotutako gaiei buruzko ikerketa bat egin du Portugal iparraldeko herri-jaien esparruan, eta jaien eta errituen eremuko genero-sistemen adierazpenetan eta erreprodukzioan. Tokiko memoria feminista aktibatzeko proiektuetan parte hartu berri du Emakumeen aztarnak proiektuaren esparruan, EAEko zenbait udalerritan.
Ainhoa Resano Melado ere auzoan bizi da. Komunikatzaile bisuala eta argazkilaria da. Bilboko underground antzerkigintzaren lekuko izan da. Egile den aldetik, generoaren eraikuntza ikertzen du eta disidentzien marjinak arakatzen ditu, rolak enkoadratu eta itxurakeria-jolas bihurtuta.

 

LURRALDEETAKO MEMORIA BIZIAREN INTERPRETAZIO ARTISTIKOAK I Sergio García Bayón

Artea komunitatea sortzeko tresna izan daiteke, baita lurraldeetako memoria berreskuratzeko ere, arte hori egiten den lurraldeetan. Hitzaldi honetan, artea memoria berreraikitzeko oso garrantzitsua dela agerian uzten duten proiektu artistikoen adibideak ezagutuko ditugu. Horretaz gain, Seyk Bilbo Zaharreko arte urbanoaren tradizioari, hasierari eta bilakaerari buruz hitz egingo du, Euskal Herriko horma-artearen erreferente garrantzitsuena den aldetik.

Sergio García Bayón-ek  urte asko darama artearen munduarekin lotuta. Grinak bultzatuta, 2008. urtean proiektu arriskutsu bati ekin zion ilusioz beterik: SC Gallery, arte garaikidea eta nazioko nahiz nazioarteko artistak sustatzea xede duen galeria. SC Gallery galerian arte publikoko proiektuak sustatzen dira, hala nola Bilbo Zaharreko BLV-ART jaialdietan hormetan egin izan diren esku-hartzeen serieak. Sergiok nazioartean izen ona duten artistekin lan egiten du: Aryz, Michael Gruziecki, Sixe Paredes, Eltono eta abar, eta arte publikoko hainbat proiektutan komisario ere izan da: Eltono artistaren “Deambular” (2012) eta SpY artistaren “Pirámide” (2013) Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan (Gasteiz), edo Bilboko BLV-ART jaialdiaren 2009tik gaur arteko edizioetan Bilboko hormetan egindako esku-hartzeak.  2016-17 aldian, “Arteko Container” proiektuaren komisario da BAD (Bilbao Art District) ekimenarentzat.

KALEA EGINEZ!  URBANBAT-en proiektua da HUMAN CITIES-entzat.  Civersity, Bilbao Historiko, Goikaldeko auzoko taldeen kordinadora, Zabala auzo elkartea eta  Xake espazioa-ren koaborazioaz egitenda.  Bilboko udaletxearen eta Eusko Jaurlaritzaren kultura departamentuaren laguntza dauka .

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi