Kalea egiten jarraitzen dugu

Kalea egiten jarraitzen dugu

KALEA EGINEZ! 2.bol.

Iaz Kalea eginez! hiritar-laborategia antolatu genuen, prestatzeko eta parte hartzeko gune bat Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako agente sozio-kulturalentzat. Aukera paregabea izan zen elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta gure auzoak hobetzeko aukeren diseinuan lan egiteko.
Laborategi horretatik hainbat ideia sortu ziren, espazio publikoan esku hartzeko aukera sortzaileak proposatuz. Auzotarrek proposatutako nahi edo premiekin bat datozen ideiak. Ideietako bat kaleko hizkeran Bilbo Zaharra esaten diogun gune horretan sartzen diren hiru auzoak lotzeko beharrari buruzkoa da: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala. Horretarako honako hau proposatu zen: inguru horretako ondare immaterialari (memoria, elkarte-sarearen balioa, kulturaren balioa…) balioa emango dioten komunikazioko gailuak sortzea, eta gailu horien bitartez, aldi berean, hiru auzoak lotuko dituen ibilbide bat osatzea. Askotan atera zen, halaber, emakumeek Bilboko alderdi honen garapenean egindako ekarpen garrantzitsuari, ikusezin bihurtutako ekarpen garrantzitsuari, balioa eman behar zitzaiola.
Orain, iritsi da ekiteko garaia: ideia horietako zenbait garatu, diseinatu eta espazio publikora eramateko garaia.

 

HELBURUAK

  • Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak lotuko dituen hiri-ibilbidea diseinatzea.
  • Auzo horietako ondare immaterialeko elementuren bat ikertzea, espazio publikoan ikusgai bihur dadin eta, bereziki, emakumeen egitekoari erreparatuta.
  • Hainbat esku-hartze artistiko diseinatzea, inguruko ondare immaterialari buruzko komunikazio-elementu izan daitezen.

 

NORI DAGO ZUZENDUA?

Parte hartzeko bi modu proposatu ditugu, desberdinak izan arren elkarren osagarri direnak; hona hemen:

1.- Parte hartu nahi duen auzotar ororentzat irekia

Laborategian parte hartu nahi duten auzotar guztiei zuzenduta dago, batik bat, Laborategiaren gaiarekin lotutako jarduerak egiten dituzten pertsona eta kolektiboei: artistei, kultura-agenteei, auzo-elkarteei, hiri-aktibatzaileei eta abarri.

Modu proaktiboan parte har dezazun nahiko genuke. Laborategia ideiak partekatzeko tokia da, prestakuntzarako, lankidetzan jarduteko eta elementu komunak sortzeko espazioa. Helburuak lortzeko garrantzitsua da saio guztietara bertaratzea.
2.-Laborategiko gaiak lantzen ari diren proiektu edo ekimenak, betiere beren lana aurkeztu/eskaini nahi izanez gero

2.1 Honako proiektu hauek ditugu buruan: alde batetik, auzoaren nortasuna eta auzoko ondare immateriala lantzen ari diren proiektuak, bereziki, Bilboko auzo hauetako emakumeek historian jokatu izan duten eta gaur egun ere jokatzen ari diren eginkizunarekin lotuta

2.2. Eta bestetik, arte publikoko proiektuak, lurraldearekin eta memoria kolektiboa berreskuratu eta irudikatzearekin lotura dutenak

Horrelako proiekturen bat baldin baduzu, laborategian aurkez dezakezu, guztion gozagarri.

 

NOLA EMAN DEZAKET IZENA??

Parte-hartzea doakoa da. Plazak mugatuta daude, eta hautespena egiteko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: bete honako inprimaki hau ekainaren 30a baino lehen: https://goo.gl/forms/PQzbJZmPPXEbv7Zr1

 

PROGRAMA eta METODOLOGIA

Laborategiak iaz egindako lanarekin jarraituko du, eta gehienbat praktikoa izango da. Lan egiteko hainbat formatu izango ditu: erreferentziako kasuak aurkeztea, auzoetako ondareari eta memoriari buruzko ikerketak egitea, hirian barrena ibiltzea/arakatzea, ibilbidea diseinatzea eta espazio publikoko esku-hartzea diseinatzea.

Noiz:

1. SAIOA (Nahi duenarentzat irekia)

Kalea egin artearekin I Sarrera I Helburuak I Esperientzia inspiratzaileak

Uztailak 6, 19:00-21:00, osteguna

Wikitoki. Harrobia Plaza, 5-2.pisua. Bilbo

HITZALDIAK:

  • Lurraldeen oroimen biziaren interpretazio artistikoak. Sergio Garcia Bayón (SC Gallery)
  • 40 urte auzoan zehar.  Celina Pereda (Medikua osasun publikoan eta Munduko medikuen zuzendari ohia) elkarrizketa

2. SAIOA

Auzoko emakumeen historio ezkutuak I Bisita gidatua. Iker Urkidi (Bilbao Historiko)

Uztailak 7, 19:00-21:00, ostirala

Irteera Marzana kaiatik. San Anton zubiaren behekaldetik. Bilbo


3. SAIOA

Ibilbideak I Hiri-ibilbidea diseinatzea

Uztailak 13, 17:00:00-20:00, osteguna

Wikitoki. Harrobia Plaza, 5-2.pisua. Bilbo


4. SAIOA

Zer duzu kontakizun? I Komunikazioko gailuetarako kontakizunak espazio publikoan

Uztailak 14 17:00:00-20:00, ostirala

Wikitoki. Harrobia Plaza, 5-2.pisua. Bilbo

 

KALEA EGINEZ  URBANBAT-en proiektua da para HUMAN CITIES-entzat. Civersity, Bilbao Historiko eta Bilbo Zaharra, San Frantsisko eta Zabalako taldeen kordinakundearen kolaborazioarekin egiten da eta Bilboko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura departamentuaren laguntza dauka.

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi