PORTU EMAKUMEON HIRIA-ren aurkezpena

PORTU EMAKUMEON HIRIA-ren aurkezpena

Martxoak 29, asteazkena, 18:00
Centro cultural Santa Clara. Portugalete
Pertsona guztiei irekitako aurkezpena

Martxoaren 29an Guztion Herria hirigintza diagnostiko partizipatiboa aurkezten dugu Portugaleten, emakumeen eguneroko bizimoduari eragiten dioten hirigintza arloko erronkak eta beharrak antzemateko.
Helburua da herritarrek eta profesionalek elkarrekin hirigintza berrantolatzea, hiria seguruago eta atseginagoa izan dadin emakume zein gizonentzat.

Aukera paregabea da, beraz, udalerria aztertzeko eta emakumeen, haien familien eta haien gizarte inguruen hirigintza-beharrak ezagutzeko, prozesu horren bitartez errazago jakingo baitugu nola eragiten dion hiriaren diseinuak emakume, nagusi, haur eta menpeko askoren eguneroko bizimoduari. Besteak beste, adibidez, aztertzekoak izango dira oztopoak (eskilarak, aldapak, kale estuak…) edo argi nahikorik gabeko guneak, zeinetan beldurra edo segurtasun falta sentitu ohi baitugu.

Guztion Herria Portugaleteko udalaren Gizarte Ongizate Sailako ekimen bat da-

 

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.